XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doinua: Mutil koxkor bat. Murua.
Zuentzat nere aitormen fina
bihotzaren barreneti,
eta Aitzoli omen eder bat
egin zuenarengati,
itzultzaileen eskolakoei
morala eman galanki,
zuek eta gu ta hoiek ere
gabiltza bide bereti,
gure hizkuntza indartu nairik
gauza guzien gaineti.

Doinua: Pello Josepe Lizaso.
Ordua da ta hasi beharko
nola agindu diguten,
agurtuz hemen daudenak eta
irrati bidez entzuten,
naiz ta urduri egon saiatu
beharko da erantzuten,
bertsozaleok hau ta gehiago
nola merezi dezuten.

Doinua: Uso xuria Mañukorta.
Herri jator bat Tolosa,
bertsotako aproposa (bis)
zuen aurrian kantatutzeko
Mañukortak badu poza,
bertso ta txalo egun jator bat
ia eiten degun goza.(bis).

Doinua: Salbatoreko ermitan Olalde.
Txomin Garmendia gaixo dago
ta neretzat alderdia,
nik ondo dakit hura entzuteko
pozik zegola jendia,
ai entzulea gauzak batzutan
holaxe gertatzen dia,
aleginduko naiz ordezkatzen
Berrobiko izar haundia.